2013/02/03

MARIA CALLAS



Maria callas XX mendeko opera-kantari ospetsuenetarikoa  izan zen. Bere gurasoak greziarrak ziren, baina 1923 en Estatu Batuetara joan zen. 1929an bere aitak botika bat ireki zuen eta abizena esatea zaila zenez Callas aurkeratu zuten.   1929 an Mariaren gurasoak dibortziatu egin ziren . Orduan ama eta ahizpa elkarrekin bueltatu ziren Greziara. Amarekin harremanak oso zailak ziren,benetan urte batzuen buruan Maria Callasek esan zuen amak bere arrakastaz aprobetxatu nahi izan zuela. 1944an bigarren Mundu-gerraren amaieran Estatu Batuetara itzuli zen aitaren bila. Maria Callasen heriotzaren arrazoia ez dago argi, bere buruaz beste egin omen zuen. 

1949an Mariak 26 urte zituela, Meneghinekin ezkondu zuen. 10 urte pasa ondoren, Mariak Veneziatik zehar itsas-bidean Aristoteles Onassis ezagutu zuen.


 Musika ikasketak bukatu eta gero , 1947an ,opera abesten hasi zen. Oso lan gutxi zuenez, senarrak ikasketak ordaindu zizkion. Horri esker, 1949an Callas “Italiako ahotsa” bezala ezagutua izan zen. Lan egiten jarraitu zuen munduko leku ezberdinetan:  Parisen, Chicagon, Milanen, eta oso abeslari famatuekin lan egin zuen, adibidez Di  Stefano, eta Kraus -ekin, gaztea zenean. Abesteko modua zela, interpretazioa zela, pertsonalitatea zela, Callasek ospe izugarria lortu zuen.
1960ean, Onassisekin maitasun harremanetan hasi zenean, lana albo batera utzi zuen. Nahiz eta debora gutxi egon abestu gabe, egin zituen gehikeriek kaltetu egin zioten ahotsa, eta Callasek ez zuen inoiz berreskuratu eta Mariaren ibilbide profesionala gainbehera etorri zen. Beste jarduera batzuetan aritu zen, zuzendari eszeniko, irakasle,... 1974an Callasesk azken emanaldia eman zuen eta erretiroa hartu zuen. 



                                                                                            

No hay comentarios: