2013/02/13

KONTRABAXUA



Kontrabaxua biolinen familiako musika tresnetan, handiena eta soinu apalenekoa da. Zutik eta lurrean finkatu jotzen den hari instrumentua da.
 
Lau hari ditu. Kontrabaxuaren zeregin nagusia orkestraren baxuak indartzea da eta oso gutxitan erabiltzen da musika tresna bakarlari gisa.

Musika klasikoan, gain folk, jazz edo tangoan erabiltzen da. Rock klasikoan ere oso hedatua zegoen, urteekin baxuak ordezkatu bada ere. Lehenengo kontrabaxu jolea ospetsuena, Domenico Dragonetti zen, eta bigarrena,Giovanni Bottesini. Bere jatorria “violines bajo” eta “viola da gamba”ren artean egon daiteke.

Kontrabaxua jotzeko metodoa Achile Gouffe egindakoa zen.

Jazzean esaterako, arkurik gabe jotzen da. Oinarri erritmikoa markatzen du.1.80 metroko altuera du, orkestrako instrumenturik handiena da. Kontrabaxuko hariak biolontxelokoak baino lodiago eta handiagoak dira, eta bere arkua biolinarena baino motzagoa. Egurrezkoa eginda dago. Hotsa sortzen du, bai arkuarekin, bai behatzekin. Teknika honi “pizzicato”deritzogu. Partiturak “Fa”ren ikurran idazten da eta zutik jotzen da.           



                                                           

No hay comentarios: