2013/02/04

BIOLONTXELOA



http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/2/27/Cello2.jpg/300px-Cello2.jpg


Biolinen familiako hari instrumentua da eta bere ezaugarriengatik biola eta kontrabaxuaren tartean kokatuta dago. Tresna bakarlari moduan edo orkesta baten barruan erabiltzen da. Gehien bat nota grabeak jotzeko erabiltzen da, baina parte melodikoak ere egin ahal ditu. Esaten da gizakien ahotsara gehien gerturatzen den harizko instrumentua dela.

Biolontxeloen aurrekoak Italian XVII. mendean agertu ziren eta mende horretan luthier italiar batzuek haien antzinako forma eta tamaina aldatu zituzten. Baina biolontxeloa bera, 1550. urtean sortu zen, biolinak agertu ondoren denbora gutxira.

Erdian soka batzuk ditu eta altuenetik baxuenera eskuinetik ezkerrera doaz. XX. mendera arte, sokak tripaz eginda zeuden baina bigarren gerrate mundialaren geroztik, metalarekin egiten dira. Biolontxeloak egur desberdinez eginda egon daitezke: astigarragarenarekin, pagoarenarekin, izeiarenarekin...

Arku batekin jotzen da. Famatuenak dira: Decorado (1696), Duport (1711), Bajo Palatino (1701)... 

Biolontxelista ezagunena Mstislav Rostropóvich da. Mstislav Rostropóvich 1974. urtean Estatu Batuetara joan behar izan zuen bere familiarekin. Nazionalitatea kendu baina lau urte ondoren bueltatu egin zioten. Baina gehien bat ezagutua da Berlineko hormaren aurrean Johann Sebastian Bach-eren abesti bat interpretatu zuelako. 2007an hil zen 80 urte zituela.

No hay comentarios: