2013/02/13

gitarra

Gitarra

Gitarra jatorri zaharreko musika tresna da, musika estilo askotan erabiltzen dena. Normalean sei hari ditu, baina lau, zazpi, zortzi, hamar eta hamabi hariko gitarrak ere badaude.






Gitarra oinarrizko musika tresna da blues, country, flamenko, rock eta pop mota askotan.Musika klasikoan tresna bakarlari moduan erabiltzen da. Gitarra modu akustikoan jo daiteke, soinua harien bibrazioak sortu eta gitarraren gorputz hutsak indartzen duela, edo bere soinua anplifikagailu baten bidez indartu eta eraldatu daiteke elektronika erabiliz. Gitarra elektriko hauek XX. mendean asmatu ziren eta oso garrantzitsuak dira gaur egungo herri kulturan.
Gitarra motak;
-Klasikoa
Gitarra klasikoa edo espainiarra musika klasikoa eta flamenko arloetan erabiltzen da batik bat, bai eta folk musikaren hainbat esparrutan ere. Flamenkoko gitarra zertxobait txikiago izaten da. Beste bariante antzekoa gitarra akustikoa da. Hau Estatu Batuetatik dator, sokak metalezkoak dira eta tamainua zertxobait handiagoa.
-Elektrikoa
Gitarra elektrikoa rock, blues eta pop musikan zabalduta dago eta heavyan. Bere jatorria gitarra akustikoan bilatu behar da.

No hay comentarios: