2012/09/09
ONGI ETORRI IKASTURTE BERRI HONTAN
Kaixo denori:
hemen gaude berriro ikasturte berriari ongi etorria ematen. Denon artean blog hau polita eta alaia egingo dugu.
ANIMO!!!!!
hemen gaude berriro ikasturte berriari ongi etorria ematen. Denon artean blog hau polita eta alaia egingo dugu.
ANIMO!!!!!
2012/06/06
Zubin Mehta
Zubin Mehta
Mumbain jaio zen 1936ko apirilak 29an, familia aristokrata zoroastroar parsi batean, Mehli eta Tehmina Mehtaren semea. Bere aita, Mehli Mehta, biolinjole eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen. Zubin, St Mary´s High scooleko ikaslea da, Mazagoan, Mumbai. Hasiera batean, medikuntza ikastea zen bere asmoa, baina, azkenik, musika ikasle bihurtu zen. Vienan hamazortzi urterekin, irakasle bezala, Hans Swarowsky handia izan zuelarik. (Akademia hartan, garai berean, Claudio Abado eta Daniel Barenboim zuzendari eta pianista ere bazeuden).
1585an estreinatu zen Vienan zuzendari bezala. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatua izan zen.
Zubin Mehtak, laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealeko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zelarik. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta, musika aholkulari izendatu zuen, 1977an, musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere izan da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.
2012/06/04
Herbert Von Karajan
Herbert Von Karajan 1908ko apirilaren 5ean jaio zen Vienan (Salsburgon) eta 1989ko uztailaren 16ean hil zen Anifen (Salsburgotik gertu zegoen hiri batean).
Hau Austriako musika zuzendari nabarmenetarikoa izan zen. Honek 900 grabazio inguru egin zituen eta 300 miloi disko saldu zituen. Bere aitari klarinetea jotzea gustatzen zitzaion eta bere anaiak organoa jotzen zuen. Herbertek jo zuen lehen instrumentua pianoa izan zen, baina bere irakaslearekin (Bernhard Paumgartnerrekin) Vienara joatean orkestrako zuzendari izatea pentsatu zuen eta1928an Vienako ikastetxe batean ikasten hasi zen orkestrako zuzendari izateko. 1929an bere lehen orkestra (Salomé) zuzendu zuen Salsburgon eta 1929tik 1934era Alemaniako musika ikastetxe batean ikasi ondoren esperientzia askoz gehiago lortu zuen. 1934tik 1941era bitartean Vienako orkestra Filarmonikoa zuzendu zuen lehenengo aldiz eta Vienan era Aquisgrán operako antzokian beste hainbat kontzertu eta opera batzuk zuzendu zituen. 1935ean Karajanek partidu nazian parte hartu ondoren alemaniar musikako zuzendari gazteenaren postua lortu zuen eta urte hartan hiri askotara obrak zuzentzera gonbidatuta egon zen (Bruselasera, Estokolmora, Amsterdera eta Europako beste hainbat hirietara). 1957 eta 1987. urteen bitartean Vienako opera estataleko zuzendari izan zen eta musika zuzentzen eta grabatzen jarraitu zuen hil zen arte.
Herbert hiru aldiz ezkondu zen, bere hirugarren emaztea Eliette izan zen, honekin bi alaba izan zituen eta honekin egon zen hil zen arte.
Herberten garaiko musikagile eta zuzendari batzuk David Óistrai, Sviatoslav Richter, Mstislav Rostropóvich etab. izan ziren.
2012/05/17
2012/04/25
Pedro Iturralde
PEDRO ITURRALDE
Pedro Iturralde
Otxoa Faltzes izeneko Nafarroako herri batean jaio zen. Musikari nafarra honen estiloa jazz-a da. Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarietako bat da.
Oso txikitatik
sartu zen musikaren munduan. 9 urterekin saxofoia jotzen ikasi zuen. Faltzesen eta Madrilen burutu ditu bere ikasketak. Pedrok 18 urterekin Madrilen finkatu zen
nahiz eta mundutik zehar kontzertuak,emanaldiak… eskaintzen ibili bada ere.
Hasieran
jazz musika jotzen hasi zen, Europako talde batzuetan jo ondoren 1968
flamenkoa jotzen hasi zen. Gainera, harrezkero, Jazz mota desberdinak landu
ditu. Horregatik talde bat sortu zuen``Pedro Iturralde Quartet´´ izena zuena.
Oraindik
ere jazz musikaren inguruneko lanetan dabil eta bere laukoteak munduko Jazz
jaialdirik garrantzitsuenetan parte hartu du. Bakarlari gisa ere aritu da,
Espainako Orkestra Nazionalarekin edo Austiaseko orkestrarekin adibidez.
Sari asko jaso ditu. Like Koltrane eta Toy konposizioekin Monakoko
Nazionarteko Lehiaketa bi aldiz irabazi du. Horrez gain 1922-an Madrilgo autonomia
erkidegoaren saria eskuratu du.
Pedrok
horrez gain zinemako pelikula batzuentzako konposatu du:``Nuevas amistades´´,``la
edad de piedra´´ eta ``Cualquier mañana´´.
2012/04/21
2012/03/28
2012/03/17
2012/03/08
Pedro Iturralde
Pedro Iturralde Otxoa (Faltzes, Nafarroa Garaia 1929 -) musikari nafarra da, jazz estilokoa.
Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarien artean dago.
Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarien artean dago.
Txikitatik musikaren munduan sartuta, 9 urterekin hasi zen saxofoia jotzen. Faltzesen eta Madrilen egin zituen musika ikasketak. Izan ere, 18 urterekin Madrilen finkatu zen, ordutik munduan zehar kontzertuak eta bestelako emanaldiak eskaintzen ibili bada ere.
Jazz musikan hasi zen gaztetan eta Europako talde batzuetan jo ondoren Jazz flamenkoa izeneko moldean hasi zen 1968an eta jazz mota desberdinak landu ditu harrezkero. Horretarako, "Pedro Iturralde Quartet" talde propioa sortu zuen.
Espainiako zinemarako musika idatzi du (Ramón Comasen Nuevas Amistades, 1963; Gabriel Blancoren La Edad de Piedra, 1967, eta Cualquier mañana, 1968).
Jazz musikaren inguruko lanean jarraitzen du, eta bere laukotearekin munduko jazz jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du. Bakarlari gisa, bestalde, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Asturiaseko Orkestrarekin, besteak beste, aritu da. Like Coltrane eta Toy konposizioei esker bi aldiz irabazi du Monakoko Nazioarteko Jazz Lehiaketa. 1992an Madrilgo Autonomia Erkidegoaren Musika saria ere eskuratu zuen.
Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna da.
Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna da.
Publicado por
nerea
en
11:37
0
comentarios
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
1.B
2012/02/23
GEORGE HARRISON ETA PABLO MILANES
1943ko, otsailaren 24an bi abeslari famatu hauek jaio ziren.
GEORGE HARRISON: rock musika izan zen oso famatua. The Beatles taldearen partaidea ere.
PABLO MILANES: Kubako konpositore, abeslari, gitarra jolea. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin "NUEVA TROVA CUBANA"-ren sortzailea.
GEORGE HARRISON: rock musika izan zen oso famatua. The Beatles taldearen partaidea ere.
PABLO MILANES: Kubako konpositore, abeslari, gitarra jolea. Silvio Rodriguez eta Noel Nicolarekin "NUEVA TROVA CUBANA"-ren sortzailea.
2012/02/12
WHITNEY HOUSTON
POP musikak izar haundi bat galdu du gaur. WHITNEY HOUSTON Beverly Hills-eko hotel batean hilda aurkitu dute. 48 urte zituen.
2012/02/06
BOB MARLEY
Robert "Bob" Nesta Marley (1945eko otsailaren 6a- 1981eko maiatzaren 11)jamaikar kantari eta konpositorea izan zen. "The Wailers" (1964-1974) eta Bob Marley & The Wailers (1974-1981) ska, rocksteady eta reggae taldeetako kantari, gitarra jole eta konpositore nagusia izan zen. Reggae musikari ezagunena izaten jarraitzen du, baita errespetatuena ere, jamaikar musika eta rastafari mugimendua mundu guztian zehar ezagutaraziz.
Bere kanta ezagunenak "I Shot the Sheriff", "No Woman, No Cry". "Could You Be Loved", "Stir It Up", "Jamming", "Redemption Song", "One Love" dira, The Wailers-ekin batera "Theww Little Birds", baita hilda geroko "Buffalo Soldier" eta "Iron Lion Zion". Bera hil eta hiru urtera argitaratutako abesti bilduma , "Legend" (1984), gehien saldutako reggae albuma da, AEBtan platino diskoa 10 aldiz eta mundu guztian 20 milioi kopia salduta
2012/02/01
SMETANA-ren MOLDAVA
Hemen duzue gai honetan ikusi dugun Berdrich Smetanaren "Moldava". Bideo zoragarri hau aurkitu dut youtube-n eta bertan Javier Senovillak argazki montaje izugarria egin du.
2012/01/26
Bedrich Smetana
BEDRICH SMETANA
Bedrich Smetana, Litomysl, 1824ko martxoak 2an jaio zen eta Pragan, 1884ko maiatzak 12an hil zen. Musikagile erromantikoa eta pianista izan zen. Txekiar musikaren sortzailetzat hartzen da. Smetanaren musikan herri-ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu, kantu eta dantzekin.
Sei urte zituela eman zuen lehen piano-kontzertua.
1848. urtean musika-eskola bat sortu zuen Pragan Liszten laguntzarekin. Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan.
1856-1861. urteetan Göteborgeko elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen, eta 1866-1874. urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestrako zuzendari.
1874. urtean gorra geratu zen, eta kargu guztiak utzi zituen.
Camille Saint-Saëns
Camille Saint-Saëns (Paris, Frantzia, 1835 - Argel 1921) frantses musikagilea eta pianista izan zen.
Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. J. Halévy eta C. Gounoden ikasle izan zen, eta G. Fauré eta A. Messagerren piano irakasle.
1871. urtean "Societé Nationale de Musique" sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina.
1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka.
1871. urtean "Societé Nationale de Musique" sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina.
1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka.
Lan aipagarriak ditu, besteak beste: poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871); Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza (1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.
Publicado por
nerea
en
08:53
0
comentarios
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
1.B
2012/01/02
Louis Armstrong
Louis Daniel Armstrong (New Orleans ,1901eko abuztuaren 4a - 1971ko uztailaren 6a) jazz musikari estatubatuarra. Kantari eta tronpeta-jole bikaina izan zen eta munduko jazz-musikari garrantzitsuenetarikoa. Armstrong jazz-en historiako musikaririk berritzaileenetako bat izan zen, eta jazz musikaririk ezagunena. Jazz musika transformatu egin zuen bere nortasun eta trebeziari esker. Sormena, originaltasuna eta inprobisatzeko gaitasuna izan ziren bere ahalmen nagusiak. Hasiera batean, tronpetista jardun zuen eta horrela irabazi zituen ospea eta fama, baina geroago gehiago nabarmendu zen kantatzen. Armstrong eta bere bandak bost kontinenteak zeharkatu zituzten, eta baita arrakasta handia lortu ere.
Biak kotoi eta tabako ustiategietan lan egiten zuten esklabo afrikarren ohituretatik sortu ziren. Afrikako abesti tradizionalak eta erlijio-abestiak daude jazzaren jatorrian. Gehienetan taldean jotzen den musika da. Bere ezaugarri nagusia inprobisazioa izan da beti. Artistek melodia baten gainean momentuan asmatutako zatiak jotzen dituzte.
Biak kotoi eta tabako ustiategietan lan egiten zuten esklabo afrikarren ohituretatik sortu ziren. Afrikako abesti tradizionalak eta erlijio-abestiak daude jazzaren jatorrian. Gehienetan taldean jotzen den musika da. Bere ezaugarri nagusia inprobisazioa izan da beti. Artistek melodia baten gainean momentuan asmatutako zatiak jotzen dituzte.
1940ko hamarkadaren erdialdean, hil arte bere ibilbide profesionala zehaztu zuen pausoa eman zuen. Izan ere, bere musika-taldeari izena aldatu zion: Louis Armstrong and the All Stars. Ordutik aurrera, mundu osoan egin ziren ezagun, Afrikan, Australian eta Japonian eskainitako emanaldiei esker. Disko asko grabatu zituzten eta arrakasta izugarria lortu zuten. Smallband Sides lanarekin hasi ziren eta 1970ean amaitu zuten, What a Wonderful World diskoa argitaratuz.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)