2012/01/26

Camille Saint-Saëns




Camille Saint-Saëns (Paris, Frantzia, 1835 - Argel 1921) frantses musikagilea eta pianista izan zen.

Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. J. Halévy eta C. Gounoden ikasle izan zen, eta G. Fauré eta A. Messagerren piano irakasle.
1871. urtean "Societé Nationale de Musique" sortzen parte hartu zuen. Antzinako frantses musikagileen, batez ere Rameauren, aldezle sutsua izan zen. Liszten adiskide handia izan zen eta hura bezala, pianista bikaina.
1881. urtetik aurrera kontzertu-sail asko eman zituen Europan, Estatu Batuetan, Hego Amerikan, Erdialdeko eta Ekialdeko Asian.
1880. urtetik hil arte musika lan asko idatzi zituen. Saint-Saëns molde klasikoen alde agertu zen beti, eta bere garaiko musika berriaren aurka.

Lan aipagarriak ditu, besteak beste: poema sinfonikoak, Onfaliaren gorua (1871); Herkulesen gaztaroa (1877), eta Hil dantza (1874); bost kontzertu pianorako; Hirugarren sinfonia (1886) famatua; Sanson eta Dalila (1877) opera-oratorio ezaguna; ganbera musika; hiru kontzertu biolinerako; 6 fuga (1920), meza bat eta requiem bat.

No hay comentarios: