2012/01/26
Bedrich Smetana
BEDRICH SMETANA
Bedrich Smetana, Litomysl, 1824ko martxoak 2an jaio zen eta Pragan, 1884ko maiatzak 12an hil zen. Musikagile erromantikoa eta pianista izan zen. Txekiar musikaren sortzailetzat hartzen da. Smetanaren musikan herri-ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu, kantu eta dantzekin.
Sei urte zituela eman zuen lehen piano-kontzertua.
1848. urtean musika-eskola bat sortu zuen Pragan Liszten laguntzarekin. Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan.
1856-1861. urteetan Göteborgeko elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen, eta 1866-1874. urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestrako zuzendari.
1874. urtean gorra geratu zen, eta kargu guztiak utzi zituen.
Publicado por
Naiara Ciaran
en
08:56
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
1.A
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario