Zubin Mehta
Mumbain jaio zen 1936ko apirilak 29an, familia aristokrata zoroastroar parsi batean, Mehli eta Tehmina Mehtaren semea. Bere aita, Mehli Mehta, biolinjole eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen. Zubin, St Mary´s High scooleko ikaslea da, Mazagoan, Mumbai. Hasiera batean, medikuntza ikastea zen bere asmoa, baina, azkenik, musika ikasle bihurtu zen. Vienan hamazortzi urterekin, irakasle bezala, Hans Swarowsky handia izan zuelarik. (Akademia hartan, garai berean, Claudio Abado eta Daniel Barenboim zuzendari eta pianista ere bazeuden).
1585an estreinatu zen Vienan zuzendari bezala. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatua izan zen.
Zubin Mehtak, laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealeko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zelarik. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta, musika aholkulari izendatu zuen, 1977an, musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere izan da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.
No hay comentarios:
Publicar un comentario