Herbert Von Karajan 1908ko apirilaren 5ean jaio zen Vienan (Salsburgon) eta 1989ko uztailaren 16ean hil zen Anifen (Salsburgotik gertu zegoen hiri batean).
Hau Austriako musika zuzendari nabarmenetarikoa izan zen. Honek 900 grabazio inguru egin zituen eta 300 miloi disko saldu zituen. Bere aitari klarinetea jotzea gustatzen zitzaion eta bere anaiak organoa jotzen zuen. Herbertek jo zuen lehen instrumentua pianoa izan zen, baina bere irakaslearekin (Bernhard Paumgartnerrekin) Vienara joatean orkestrako zuzendari izatea pentsatu zuen eta1928an Vienako ikastetxe batean ikasten hasi zen orkestrako zuzendari izateko. 1929an bere lehen orkestra (Salomé) zuzendu zuen Salsburgon eta 1929tik 1934era Alemaniako musika ikastetxe batean ikasi ondoren esperientzia askoz gehiago lortu zuen. 1934tik 1941era bitartean Vienako orkestra Filarmonikoa zuzendu zuen lehenengo aldiz eta Vienan era Aquisgrán operako antzokian beste hainbat kontzertu eta opera batzuk zuzendu zituen. 1935ean Karajanek partidu nazian parte hartu ondoren alemaniar musikako zuzendari gazteenaren postua lortu zuen eta urte hartan hiri askotara obrak zuzentzera gonbidatuta egon zen (Bruselasera, Estokolmora, Amsterdera eta Europako beste hainbat hirietara). 1957 eta 1987. urteen bitartean Vienako opera estataleko zuzendari izan zen eta musika zuzentzen eta grabatzen jarraitu zuen hil zen arte.
Herbert hiru aldiz ezkondu zen, bere hirugarren emaztea Eliette izan zen, honekin bi alaba izan zituen eta honekin egon zen hil zen arte.
Herberten garaiko musikagile eta zuzendari batzuk David Óistrai, Sviatoslav Richter, Mstislav Rostropóvich etab. izan ziren.
No hay comentarios:
Publicar un comentario