2012/01/02

Louis Armstrong

Louis Daniel Armstrong (New Orleans ,1901eko abuztuaren 4a - 1971ko uztailaren 6a) jazz musikari estatubatuarra. Kantari eta tronpeta-jole bikaina izan zen eta munduko jazz-musikari garrantzitsuenetarikoa. Armstrong jazz-en historiako musikaririk berritzaileenetako bat izan zen, eta jazz musikaririk ezagunena. Jazz musika transformatu egin zuen bere nortasun eta trebeziari esker. Sormena, originaltasuna eta inprobisatzeko gaitasuna izan ziren bere ahalmen nagusiak. Hasiera batean, tronpetista jardun zuen eta horrela irabazi zituen ospea eta fama, baina geroago gehiago nabarmendu zen kantatzen. Armstrong eta bere bandak bost kontinenteak zeharkatu zituzten, eta baita arrakasta handia lortu ere.
Biak kotoi eta tabako ustiategietan lan egiten zuten esklabo afrikarren ohituretatik sortu ziren. Afrikako abesti tradizionalak eta erlijio-abestiak daude jazzaren jatorrian. Gehienetan taldean jotzen den musika da. Bere ezaugarri nagusia inprobisazioa izan da beti. Artistek melodia baten gainean momentuan asmatutako zatiak jotzen dituzte.

1940ko hamarkadaren erdialdean, hil arte bere ibilbide profesionala zehaztu zuen pausoa eman zuen. Izan ere, bere musika-taldeari izena aldatu zion: Louis Armstrong and the All Stars. Ordutik aurrera, mundu osoan egin ziren ezagun, Afrikan, Australian eta Japonian eskainitako emanaldiei esker. Disko asko grabatu zituzten eta arrakasta izugarria lortu zuten. Smallband Sides lanarekin hasi ziren eta 1970ean amaitu zuten, What a Wonderful World diskoa argitaratuz.

No hay comentarios: