GIZA AHOTSAK
Gizakiok soinuak artikulatzen ditugu giza ahoak duen egitura bereziari eta bere mugikortasunari esker. Horrela, soinuak hitz eta kantu bihurtzen dira.
NOLA ETA NON SORTZEN DA?
Giza-ahotsa laringean sortzen da, baina bere atal garrantzitsuena glotisa da, hau da gizakiaren benetako fonazio-organoa. Biriketatik arnasketarekin batera irteten den airea, glotisan zehar pasatzen da eta ahots-kordak bibrarazten ditu. Ahots-kordak mihi itxurako mintz bikoitz bi dira. Erresonantzia-kutxaren eginkizuna buruaren barruenbe eta hodiek
( Ahoa eta sudurra ) betetzen dute.
GIZA-AHOTS SISTEMA
Giza-ahotsaren sistema hiru ataletan bana daiteke, Arnas-aparatua, Fonazio-aparatua,
Erresonantzia-aparatua.
Arnas-aparatua: Sudurra, trakea, birikak eta diafragma.
Fonazio-aparatua: Laringea eta ahots-kordak.
Erresonantzia-aparatua: Aho-barrunbea, faringea, hezurrezko ahosabaia, sinu maxilarrak eta frontalak.
GIZA-AHOTS MOTAK
XIX. mendetik, giza-ahotsak oinarrizko sei ahots motetan sailkatuta daude. Pubertaroarekin batera, aladaketak gertatzen dira fonazio-organoan, eta, batez ere, mutilei: kiboak ateratzen zaizkie.
Gizonezko hiru-ahots mota daude: Tenor, Baritono eta Bajo eta emakumezkoetan beste hiru:
Soprano, Mezzosoprano eta Kontraltoa.
Soprano, Mezzosoprano eta Kontraltoa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario