2013/01/15

A capella

                                                   A CAPELLA

Zer da:
A capella, musika trenarik gabe abestea da. Musika modu hau sortzeko, giza ahotsaren laguntzarekin egin behar da, baina giza ahotsak hainbat ezaugarri hartu behar ditu kontuan: erritmoa, intentsitatea, iraupena eta tinbrea.
Jatorria:
A capella hitza italianotik dator, gazteleraz como en la capilla edo al estilo de la capilla esan nahi du. Eliza katolikoetan kantu gregorianoen hasieran, musika baztertzeari dagokio termino hau.


Musika mota hau hainbat leku desberdinetan entzun dezakegu: elizetan adibidez oso entzuna da. Baina gregoriar kantua da adibide nabaritsuena, El Madrigal ere a capella abesteko eginda zegoen, Barroko hasieran musika-tresnak gehitu zioten arte. Lehen, Kristoren elizak, eliza katolikoak eta kristau ortodoxoak (errusiarrak gehien bat) famatuak dira musika tresna gabeko musika egiteagatik.

Historia:
Soinua grabatzeko lehenengo aparatuetatik,a capella musika asko entzuten da. Normalean a capella-n ahots protagonista bat dago, bocal edo Lead izenekoa, beste bat baxua da, erritmoa markatzen duena eta azkenik, koroa, bestelako ahotsak akordearen armonian laguntzen dutenak.

2009 urtean The Vocal People izeneko musika taldea sortu zen, (a capella abesten dute) Israelekoak dira. A capella abestiak eta beatboxing elkartzen ditu, musika-tresnarik gabe orkesta moduan jotzea lortu dute.



No hay comentarios: