2013/01/28

ANTONIO VIVALDI


Vivaldi da XVIII. Mendeko lehen erdiko italiar musikagilerik aipagarriena. Berari esker eskuratu zituen biolinak ordu arte inoiz izan ez zuen garapena eta biribiltasuna. Italiar eta aleman musiketan izan zuen eragina erabakigarria izan zen.
Vivaldi Venezian jaio zen, alegia, Italiako musikaren erdigunean ia. Haren aita dirudienez oso biolinista ona izan zen, Veneziako katedral ospetsuko orkestrako kidea izan baitzen, San Markokoa alegia. Harengandik ikasi zuen biolina trebetasunez jotzen; hainbesteraino, non bere garaiko birtuoso handienetako bat izatera heldu baitzen.
Jaio eta bi egunera, larritasunez bataiatu zuten bere etxean bertan, “hiltzeko arriskuan zegoelako” jaiotza-agiriak dion bezala. Zein izan zitekeen “hiltzeko arrisku hori” ? Vivaldi 59 urte zituela idatzitako gutun batean, eritasun bat aipatzen du, “sortzezkoa eta goibeltzen nauena”. Hortaz, bularreko arazoren bat behar zuen izan, laguntzarik gabe ibiltzea ere galarazten ziona.Eritasun horren ondorioz, Vivaldik, 25 urte zituela apaiztu zelarik, ez zituen apaiz eginkizunak urtebetez baizik bete. Gaur egun, bronkioetako asma deituko genukeena zuen.
“Apaiz ilegorria” goitizena, Venezian Vivaldiri ematen ziotena, eta gaur egun oraindik ere maitasunez aplikatzen zaiona, apaiz izateari  eta ilearen kolore originalari zor zaie…
Zorionez, eritasun horrek ez zion musikan bete betean aritzea galarazi.
Vivaldiren biolinerako lanak, kalitatez paregabea, oso estimatua izan ziren Italia eta Alemania osoan.
Vivaldiren biolinerako kontzertu guztietan ezagunena eta zabalduena “Lau urtaroak “da. Obra hau 47 urte zituela ondu zuen Vivaldik, eta arrakasta ikusgarria izan zuen Frantzian; hainbesteraino non erregeak berak, presa handiaz, zenbait noblerekin,   orkestra bat osatzeko agindu zuen, “Udaberria” interpretatzeko.
Ez da batere harritzekoa Vivaldi 50 urterekin gora ondu izana;haietatik,  ordea, zati bakanak baizik ez zaizkigun guri iritsi.
Hala eta guztiz ere,  kontzertuak dira, biolinerako kontzertuak nagusiki, eta orkestrarako lanak eta lan erlijiosoak, Vivaldiri aitortzen zaizkion 750 obretatik gehienak.
Vivaldi Vienan hil zen 1741ean,  uztailaren 28an 63 urte zituela, barne inflamazio baten ondorioz. Egun horretan bertan lurperatu zuten Ospitaleko hilerrian. Gauza da beste garai batzuetan 50.000 dukat5 iritsi zela Vivaldi irabaztera , baina” pobre hil zen bere emankortasun handiegiarengatik”.





No hay comentarios: