JOHANN PACHELBEL
Johann Pachelbel Nurenbergen jaioa zen eta 1653ko irailaren1ean bataiatu zuetn. Jaioterrian hil zen, Nurembergem, 1706ko martxoaren 3an. Handik sei egunera hilobiratu zuten. Organo-jole, klabizenbalo-jole eta konposatzaile ezaguna zen.
Johann Pachelbelek txikitan jaso zituen lehenbiziko konpozio- eta interpretazio- ikasgaiak Heinrich Schwemmer-en eta Georg Kapar Wecker-eko eskutik. San Lorenzoko Akademian ikasketak burutu ondoren, 1669an, Altdorf-eko unibertsitatean sartu zen. Eskola hartzen zituen bitartean, organista lanak ere egiten zituen. Bian, familiaren ekonomia-egoera zela eta, ezin izan zuen unibertsitatean jarraitu: urtebete besterik ez zuen egin bertan. Itxura denez, 1670eko udaberiian edo, Rtisbonako eskola poetikora hurbiltzen hasi zen eta Kapar Prentz-en eskola partikularretara joaten: horrela, garaiko italiar konposatzeile handien esautza egin zuen.
Prentz-en eraginez, Vienan aldatu zen 1673an, San Estebanen katedralea ordezko organo-jola postua hartuta. Handik lau urtera Elisenacheko gorteko organo-jole izendatu zuten, Johann Georg printzearen zerbitzuan. 1678ko ekainean Erfurteko eliza 1681an, baina bi urteren buruan alargundu zen, emazte eta seme izurri baten ondorioz hil baitzien. Hndik urtebetera, 1684an, berriz ezkondu zen Judith Drommer-rkin. Bigarren ezkontza honetatik zazpi seme-alaba izan zituen; horrietatik bi musikri izan ziren: Wilhelm Hieronymus eta Carl Theodorus.
1690 Stuttgart-etik deitu zioten, WÜrttemberg-en gortetik, musikari eta organo-jole kargua hartzeko. Hnadik pixka batera, ordea, 1692an, handik alde egin behar izan zuen frantsesen inbasioagatik. Sorterrira itzuli zen, Nurenbergera, eta Turingiako Gotha hitriko organo-jole izendatu izan zen. Bere antzuinako maisua, Wecker, hil zenean, 1695ean, haren organista-kargua eman zioten Nurembergeko San Sebaldon, eta han jarraitu zuen hil artean.