2010/12/06

XABIER LETE JOAN ZAIGU

 



Xabier Lete Bergaretxe (Oiartzun, Gipuzkoa 1944ko apirilaren 5a-Donostia, 2010eko abenduaren 4a) euskal idazle, poeta eta kantaria izan zen.
Gazterik hasi zen idazten, eta bere artikuluak ohiko bihurtu ziren Zeruko Argia aldizkarian. Euskal Kantagintza Berriko partaide nagusietarikoa izan zen: 1965ean, Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Jozean Artze, Jose Angel Irigarai eta Lourdes Iriondorekin batera, abian jarri zuen Ez Dok Amairu taldea 1972. urterarte. Letek, ordurako emazte zuen Lourdes Iriondorekin batera, kantagintzan jarraitu zuen.
2010ean, ohorezko euskaltzain izendatu zuten.
Gaixotasun baten ondorioz abenduak 4an utzi gaitu, euskal idazle, poeta eta kantari haundi honek.

Euskal zaleok beti gogoan izango zaitugu. Eskerrik asko eman diguzunagaitik.

No hay comentarios: