1922an Amstrong Chicagora joan zen. Joe King Oliverrek bere Creole Jazz Bandean bigarren kornetista moduan aritzeko eskeini zion. Oliverren orkestra Chicagoko swing talderik onenetako bat zen. Garai hartan Chicagoko hiria jazzaren erdigunea zen. Orduantxe hasi zen Amstrongen izena jendearen artean zabaltzen eta ezaguna egiten. 1924an, Lillian Hardin-ekin ezkondu zen, Oliverren orkestrako piano jolea. Eta emazteak berak animatu zuen Oliverrengandik banatzera, beste helburu batzuk lortzeko asmotan. Hortaz, New Yorkera joan zen. Amstrong-ek ordurako irabazita zuen fama onari esker, Fletcher Hendersonek, orduko New York-eko orkestra-zuzendari beltz onenak, bere bandarekin aritzeko eskaintza egin zion. Garai hartan, Amstrong korneta alde batera uzten du eta tronpeta jotzera aldatzen da, Hendersonen orkestrako beste musikariekin hobeto armonizatzeko gogoz.
New Yorkera heldutakoan, musika irakurtzen ikasten hasi zen eta, urtebetean, bere orkestra kideen jotzeko era eta estiloa irauli zituen. Laster blues kantari onenekin ere hasi zen grabatzen, adibidez, Bessie Smithekin. Sasoi hartan, grabazio independente ugari ere egin zituen hainbat musikarirekin, esaterako, Sidney Bechet-ekin edota, Clarence Williams piano jolearekin.
No hay comentarios:
Publicar un comentario