2010/12/21

Louis Daniel Armstrong (New orleands, 1901eko abuztuaren 4a, 1971eko uztailaren 6a musikari estatubatuarra. Kantari eta tronpeta-jole bikaina izan zen eta munduko jazz-musikari garrantzitsuenetarikoa. Armstrong jazz-en historiako musikaririk berritzaileenetako bat izan zen, eta jazz musikaririk ezagunena.Hasiera batean, tronpetista jardun zuen eta horrela irabazi zituen ospea eta fama, baina geroago gehiago nabarmendu zen kantatzen. Armstrong eta bere bandak bost kontinenteak zeharkatu zituzten, eta baita arrakasta handia lortu ere.

Familian ez zegoen beste artistarik, beraz musikarako grina hiriko kaleetan iharduten zuten taldeak entzunda piztu zitzaion.Aita laster abandonatu zituen amstrong ume bat zenean oraindik. Horren ondorioz, amak askotan utzi behar izan zuen ahizparen, osabaren edo amamaren etxean. Umeentzako erreformategi batean bizi izan zen eta bertako bandan parte hartu zuen. Bertan lehenego korneta jotzen ikasi zuen.baina geroago erreformategiko zuzendariak tresnaren bat jotzera animatu zuen eta tronpeta hautatu zuen.

aitor casaña

No hay comentarios: