2012/06/06

Zubin Mehta

Zubin Mehta


Mumbain jaio zen 1936ko apirilak 29an, familia aristokrata zoroastroar parsi batean, Mehli eta Tehmina Mehtaren semea. Bere aita, Mehli Mehta, biolinjole eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen. Zubin, St Mary´s High scooleko ikaslea da, Mazagoan, Mumbai. Hasiera batean, medikuntza  ikastea zen bere asmoa, baina, azkenik, musika ikasle bihurtu zen. Vienan hamazortzi urterekin, irakasle bezala, Hans Swarowsky handia izan zuelarik. (Akademia hartan, garai berean, Claudio Abado eta Daniel Barenboim zuzendari eta pianista ere bazeuden).
1585an estreinatu zen Vienan zuzendari bezala. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatua izan zen.
Zubin Mehtak, laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealeko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zelarik. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta, musika aholkulari izendatu zuen, 1977an, musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere izan da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.


2012/06/04

BRUCE DONOSTIAN

Orain dela 4 urte. Ez dago beste bat munduan.

Herbert Von Karajan












Herbert Von Karajan 1908ko apirilaren 5ean jaio zen Vienan (Salsburgon) eta 1989ko uztailaren 16ean hil zen Anifen (Salsburgotik gertu zegoen hiri batean). Hau Austriako musika zuzendari nabarmenetarikoa izan zen. Honek 900 grabazio inguru egin zituen eta 300 miloi disko saldu zituen. Bere aitari klarinetea jotzea gustatzen zitzaion eta bere anaiak organoa jotzen zuen. Herbertek jo zuen lehen instrumentua pianoa izan zen, baina bere irakaslearekin (Bernhard Paumgartnerrekin) Vienara joatean orkestrako zuzendari izatea pentsatu zuen eta1928an Vienako ikastetxe batean ikasten hasi zen orkestrako zuzendari izateko. 1929an bere lehen orkestra (Salomé) zuzendu zuen Salsburgon eta 1929tik 1934era Alemaniako  musika ikastetxe batean ikasi ondoren esperientzia askoz gehiago lortu zuen. 1934tik 1941era bitartean Vienako orkestra Filarmonikoa zuzendu zuen lehenengo aldiz eta Vienan era Aquisgrán operako antzokian beste hainbat kontzertu eta opera batzuk zuzendu zituen. 1935ean Karajanek partidu nazian parte hartu ondoren alemaniar musikako zuzendari gazteenaren postua lortu zuen eta urte hartan hiri askotara obrak zuzentzera gonbidatuta egon zen (Bruselasera, Estokolmora, Amsterdera eta Europako beste hainbat hirietara). 1957 eta 1987. urteen bitartean Vienako opera estataleko zuzendari izan zen eta musika zuzentzen eta grabatzen jarraitu zuen hil zen arte. Herbert hiru aldiz ezkondu zen, bere hirugarren emaztea Eliette izan zen, honekin bi alaba izan zituen eta honekin egon zen hil zen arte. 
Herberten garaiko musikagile eta zuzendari batzuk David Óistrai, Sviatoslav Richter, Mstislav Rostropóvich etab. izan ziren.