2011/12/04

MIKEL LABOA eta XABIER LETE

Mikel Laboa orain dela 3 urteko abenduaren 1ean hil zen eta Xabier Lete iazko abenduaren 4an. Bi musikari haundi hauen omenez hor dituzue hurrengo bideoak.


2011/10/30

Mistislav Rostropovitch

Moskun jaio zen (gaur egungo Azerbaiyán-en) 1927ko martxoaren 27an. Bere aita, Leopoldo, txelo jolea zen, eta bere amak , Sofiak, pianoa jotzen zuen. 16 urte zituela Moscuko Kontserbatorioan hasi zituen musika ikasketak eta bertan irakaslea ere izan zen 1961etik aurrera. 1950ean biolontxelo, pianojole eta zuzendari lanetan aritu zen bere emaztearekin batera (Galina Vishenevskaya abeslaria)kontzertuak emanez. Leningradoko Kontserbatorioko zuzendaria izatera iritsi zen.
Konpositore garaikideen biolontxelorako hainbat lan estreinatu zituen, besteak beste: Serguéi Prokófiev-en 125 opusa, Dimitri Shostakóvich-en biolontxelorako bi kontzertu, eta Benjamin Britten-en Biolontxelo eta pianorako Sonata.
Bere musika karreran zehar hainbat sari lortutako musikaria dugu Rostropovitch, esaterako, Errusian ematen den musika saririk ospetsuena lortu zuen, Lenin izenekoa, hain zuzen ere.
1974an AEBetara joan zen emaztearekin, dagoeneko bere herrialdean kontzertuak emateko baimenik ez zuen eta. Hori dela eta errusiar naizonalitatea galdu zuten biek. Ameriketan, 1977an Washingtoneko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari izendatu zuten. 1990an berreskuratu zuten galdutako errusiar nazionalitatea, Sobiet Batasunean jo zutenean aipatutako orkestrarekin.
1995ean Sueziako Musika Akademiako Polar Music Prize izeneko saria eskuratu zuen, 1997an Asturiaseko Printzea izenekoa eta 2004an Jerusalengo Arteen Wolf Fundaziokoa. Espainiako Sofia erreginaren lagun mina izan zen.
2007ko apirialen 27an hil zen Moscun, 80 urte zituela.

Antonio Vivaldi

Antonio Lucio Vivaldi, apaiza eta musika barrokoaren konpositorea. Italian jaio zen 1678ko martxoaren 4an.
Bere haurtzaroaz ezagutzen den bakarra da aitaren eskutik hasi zela musikaren munduan; izan ere, aita Giovanni Battista Vivaldi bibolin jolea zen.1703an apaiz izendatu zuten (ilegorria zenez, Il petre Rosso gaitzizena jarri zioten)baina handik urtebetera uko egin behar izan zion bronkioetako gaixotasun bat zela eta. Orduan konturatu zen bere benetako pasioa musika zela.
1704. urtean Veneziako neskentzako umezurztegi batean bibolin irakasle lanetan hasi zen, aitak irakatsitakoaz baliatuta. Bertako neskatilentzat lan ugari idatzi zituen. Oraindik ere , bere lan askoren transkipzio modernoetan melodia eskaintzen zion neskaren izena agertzen da.
Operaren alorrean ere lan asko egindako musikaria dugu Vivaldi. Horri esker ezagutu zuen , hain zuzen ere, Anna Giraud izeneko opera abeslaria eta haren ondoan egongo zen bere bizitza osoan zehar. Nahiz eta bere lanei esker dirutza handia irabazi, guztiz pobrea zen hil zenean.
Konpositore honen lanik ezagunenetakoa biolinerako idatzi zituen hamabi kontzertuetako lehen laurak izan ziren ”Il Cimento dell Armonia e dell invenzione” izenekoak, Lau urtaroak edo Las cuatro estaciones izenez ezagutzen ditugunak.
Dudarik gabe Vivaldi musika erromantikoaren antzindarietako bat izan zen, Johann Sebastian Bach-ekin batera. Hala ere, musikari askok ez zuten behar bezala baloratu eta etsai ugari izan zituen musikaren munduan.
Bere musika erlijiosoari dagokionez honako lan hauek dira azpimarragarrienak: “Gloria RV 589 ”, “Kyrie” , “Dixit dominus” , “Nisi dominus” eta “Credo Rv 599” .
Antonio Vivaldi 1741eko uztailaren 28an hil zen
Bere beste hainbat lan:
(1714) Opus nº 3 L'estro armonico
(1714) Opus nº 4 La stravaganza 1714
(1727) Opus n 9 La Cetra 1727
(1727) Orlando Furioso
(1733) Montezuma (Drama per Musica), 1733
(1734) La Olimpiada 1734
(1735) Griselda 1735
(1737) Opus nº 13 Il pastor fido 1737
http://www.youtube.com/embed/sO7zsGzTnDM"

MUSIKA TRESNA ARRAROA BAT

XALBADORREN HERIOTZA

ABESTI  ZORAGARRIA, ABESLARI ZORAGARRIAK ABESTUTAKO
KARAOKEA GABI DE LA MAZAK EGINA


2011/10/02

Carl Orff

CARL ORFF

Carl Orff 1895-eko uztailaren 10-ean jaio zen Alemanian.
1882-ko martxoaren 29-an hil egin zen (86 urterekin).

4 aldiz ezkondu zen, Alice Solscher 1920-etik 1925-era,Alice Willer 1939-etik 1953-era, Luise Rinser 1954-etik 1959-era eta Liselotte Schmitz   1960. urtean.

5 urterekin pianoa,violoncheloa eta organoa jotzen hasi zen.

Erritmoan oinarritutako musika gion hezkuntzarako metodo bat asmatu zuen.

Kantatak konposatu zituen: Carmina Burana 1937-an eta Afroditaren garaipena 1953-an.




Johann pacelbel

JOHANN PACELBEL

Johann Pacelbel 1653-ko irailaren 1-ean jaio zen.
1706-ko maiatzaren 3-an hil egin zen.

 1681-ean ezkondu zen, seme bat euki zuten baina bi urte barra izurrite batean emastea eta seme hil egin ziren. Berriro ezkondu zen eta zazpi-seme alaba izan zituen.

18 urterekin ikasteko Vienara joan egin zen.

1673-an San Estebanen katedralean  ordezko organo jotzaile postua hartu zuen.

1677-an mudatu eta lana irabazi zuen.

1678-an organista bezala kontratatu zioten.




2011/09/29

Johann Pachelbel


Johann Christoph Pachelbel konpositore, organo jole eta klabizenbalista alemaniarra Barrokoaren garaikoa. Núremberg-en jaio zen 1653an eta 1706an hil zen bertan.
Johann Sebastian Bach-en aurreko belaunaldiko konpositore eta organo jole ezagunetakoa (haren aitaren laguna eta bere lanek eragin handia izan zuten Bach-engan ). Bere lan ugarien artean aipatzekoa da 3 bibolin eta bajuarentzat idatzitako Canon en Re mayor (ezkontza elizkizunetan askotan erabilia). Pachelbelen musikak arrakasta handia izan zuen garai hartan. Horri esker ikasle asko izan zituen eta musikari askorentzako eredu bihurtu zen, batez ere Alemaniako hegoalde eta erdialdekoen artean.
Jatorri desberdineko konpositore askok izan zuten eragina Pchelbelen musikan, hala nola, Johann Jakob Froberger, Johann Kaspar kerll, … Zailtasun handirik gabeko lanak zituen gustuko, eta garrantzi berezia ematen zien melodia eta armoniari. Teknika eta musika aldaera asko aztertu zituen, eta horien lekuko bere hainbat lan ditugu: musika sakroarekin hasi eta suite klabikordeekin amaitu arte.
Oso txikia zela hasi zen musika klaseak hartzen Heinrich Schwemmerrekin. Badirudi berebiziko trebezia zuela akademikoki eta musikalki, hau da, oso azkarra zela. Unibertsitate ikasketak hasi zituen baina arazo ekonomikoak zirela eta utzi egin behar izan zituen. Hala ere, beka bat lortu eta berriro hasi zen ikasten, emaitza bikainak lortuta.
Vienan garrantzi handiko lanpostuak izan zituen, esaterako San Esteban Katedraleko organo jolea, baita Eisenachen eta bere jaioterrian ere. Eisenachen Bach-en familia ezagutu zuen eta haren aitaren lagun mina izan zen, baita haren seme-alaben tutorea ere. Sajoniako dukea hil ondoren, musikoen lanak gainbehera izan zuen eta Pachebelbelek, lanik gabe geratu ondoren, hiria utzi zuen eta Erfurtera joan zen. Bertan mezetarako preludioak sortzen zituen. Gainera, organoen mantenuaz arduratzen zen.
Bi aldiz ezkondu zen Erfurteko egonaldian. Lehenengo emaztea eta berarekin izandako semea izurri batek hil zituen. Argitaratutako bere lehen lanean bizipen lazgarri horren eragina sumatzen da (Heriotzari buruzko musika gogetak izenekoa) . Handik 10 hilabetera berriz ezkondu zen. Bigarrek bikotekidearekin bost seme (bi musikariak izan ziren) eta bi alaba izan zituen.
1690an Württemberg-eko Gorteko organo jolea izan zen bi urtez, frantziarren erasoetatik alde egin behar izan baitzuen. Handik Gothara joan zen organu jole lanetarako beste bi urtez. Han argitaratu zuen bere lehen musika liturgikoaren bilduma, bakarra izango zena: Acht Chorale zum Praeambulieren . Gothatik Nurembergera itzuli zen, jaioterrira. Han egin zituen bere azken lanak, musikari italiarren eragin handia zutenak. 1706an 52 urte zituela bertan hil zen

Musikari honek ez zuen eragin handirik izan hurrengo belaunaldiko musikariengan, Bachengan izan ezik. Esan daiteke bere lana guztiz ahaztuta egon zela bera hil ondoren, XIX. mendearen lehen erdian Franz Crommerrek bere lanaren zati handi bat organorako argitaratu zuen arte.

Aipatutakoez gain, hauek dira bere lanik ezagunenak:
Musikalisches Sterbensgedanken (1683)
Musikalisches Erzätzung(1691)
Hexachordum Apollinis (1699)







….



CARL ORFF

(Munich, 1895 - 1982) Carl Orff Igor Stravinski musikariak hasitako bideari jarraitu zion Konpositore alemaniarra da . 5 urterekin hasi zituen piano, organo eta biolontxelo ikasketak.
Musikaz gain bazituen bestelako zaletasunak ere; adibidez, umeentzako aldizkari batean ipuin bat idatzi zuen 1905ean . Bitxikeria da intsektu bilduma handia zuela.
Nerabezaroan, 1911. urtetik aurrera, amaren laguntzarekin bere lehen berrogeita hamar lieder-rak idatzi zituen nahiz eta armonia eta konposizioa ikasi ez.. Hala ere, laster hasi zen testu propioak sortzen eta konposizioan trebatzen, irakaslerik gabe eta musika klasikoko maisu lanak aztertuz.
Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu ondoren Munich-eko Tonkunst akademian lan egin zuen Beer-Walbrunn eta Zilcher-ekin.
1915. urteaz geroztik orkestra zuzendari lanetan aritu zen, lehenengo Munchner Kammerspiele antzokian eta gero Mannheim eta Darmstadt-en. Garai horretakoa da Büchner-en Leonce und Lena eszenarako konposatu zuen musika.1919an Munichera itzuli zen eta bertan konposizio ikasketak egin zituen Kaminskiren ondoan. Antzinako musikarekiko zuen interesak bultzatuta, konponketak egin zizkien Monteverdiren hainbat lani, Orpheus eta Klage der Ariadne, esaterako. Lan horiek 1925ean estreinatu zituen eta behin betiko argitalpena 1940an izan zuten.

1937an konpositore lanetan nabarmendu zen Carmina Burana izeneko kantatarekin. Lan horretan, Erdi Aroko olerki batzuk garaiko erara egokitu zituen. Era guztietako bertsoak zituen bildumak: barregarriak, tristeak, sugestiboak, ... Berak horietako hogei aukeratu zituen eta moldatu egin zituen kantatuak izateko bai bakarlarientzat bai abesbatzentzat; gainera, irudi zoragarriez eta musika tresnez apaindu zituen. Arrakasta bera izaten askotan saiatu bazen ere (Catulli Carmina, Trionfo de Afrodite bezalako lanekin) ez zuen lortu. Hainbat opera ere idatzi zituen: La luna, Antígona eta La mujer astuta. Lan dramatikoetan musika ez ezik, testu eta eszena osagaiak ere erabili zituen, horrela bere lanak munduko antzerki handiaren barruan sailkatu ahal izateko.
Bestalde , azpimarratzekoa da pedagogo lanetan sorturiko Shulwerk izeneko metodoa. Lan horretan 1924an berak eta Dorothee Güntherrek sorturiko musika, gimnasia eta dantza eskolan irakatsi zituenak jasotzen ditu. Emaitza bikainak lortu zituen umeekin metodo honi esker. 1950 eta 1960 urteen artean Munichen goi mailako konposizio klaseak eman zituen Musikhochschulen. 1961etik aurrera Salzburgoko Orff-Institutuan
Orff lau aldiz ezkondu zen baina alaba bakarra izan zuen; hala ere, apenas izen zuen harremanik berarekin.
86 urterekin hil zen Munichen. Bere bizitzak lau garai historiko garrantzitsu zeharkatu zituen: Alemaniako Inperioa, Weimarren errepublika, nazien Alemania eta Mendebaldeko Alemania . Orffek Alemaniako faszizmoarekin izan zuen harremana oso gai eztabaidatua izan zen.





JOHANN PACHELBEL





JOHANN PANCHELBEL




Johann Pachelbel Nurenbergerren jaio zen 1653ko irailaren 1an, 1706ko martxoaren 3an hil zen. Musika-konposatzaile eta organo-jole alemanarra izan zen. 1681ean ezkondu zen, seme bat euki zuten baina bi urte barra izurrite batean emastea eta seme hil egin ziren. Berriro ezkondu zen eta zazpi-seme alaba izan zituen.
Pachelbelek txikitan jaso zituen lehenbiziko konpozio eta interpretazio ikasgaiak Heinrich Schwemmer eta Georg Kaspar Wecker eman zizkion. San Lorenzo ikasketak bukatu ondoren Altdorf-eko unbertsitatera joan zen. Eskolak hartzen zituen bitartean organismo lanak egiten zituen. Urtebete bakarrik egon zen unibertsitatean familiaren egoera batzuengaitik. 1607 udaberrian, Ratisbonako eskola peotikora hurbiltzen hasi zen Kaspar Prentz-en eskolan patikularretara joaten, horrela italiar konposatzaile handien ezagutzea egin zuen.
Pachelbel musika askoren egilea da, horien nabarmentzeko da organorako (preludioak, tokatak, fugak...) lien espiritualak, klabizenbalorakohainbat pieza, esaterako Hexachordum Apollinis, hainbat koral, zenbait mezu, motete, kantatam fantasia Magnificat. 1901ean haren Manificat 95 fugak algitaratu ziren eta geroago klabizenbalorako konposio asko ere argitaratu ziren.
Oso ezaguna da Kanona Re handian: ezkontzetan eta maiz erabiltzen da.

2011/09/06

IKASTURTE BERRIA

Kaixo denori: hemen gaude berriro beste ikasturte batean. Ea denon artean alaia egiten dugun. Humore onez hasteko hemen daukazue bideotxo bat. ANIMO!!!!

2011/05/23

Vangelis


Vangelis abeslari grekoa da. 1943ko martxoaren 29an jaio zen. Bere benetako izena Evangelos Odyssey Papathanassiou da. 4 urte besterik ez zituela hasi zen pianoa jotzen, eta 6rekin konposatzen. Aphrodite's Child taldean ere parte hartu zuen. Obra asko konposatu ditu, baina baita ere pelikuletako soinu-bandak konposatu ditu. Vangelis oso garrantzitsua izan da azkeneko hamarkada honetan. Oraindik gaztea zenean, talde bat sortu zuen, “Formyns” izenekoa. Bere herrialdean arrakasta handi izan zuen. 1968an, Parisera joan zen, eta han beste talde bat sortu zuen ”Aphrodite's Child”, Demis Roussos-ekin eta Loukas Sideras-ekin. Vangelisek eta bere lagunek, album asko publikatu zituzten eta arrakasta pilo bat izan zuten. Hauek dira beraiek publikatutako album batzuk: “Rain and Tears” (1968), “Aphrodite's Child” (1969), “It's Five O'clock” (1969), eta “Best of Aphrodite's Child” (1969) y “666” (1970). Bere azkeneko album arraro honekin “666” , taldea banatu egin zen. Parisen urte batzuk igaro ondoren, abesti hauek grabatu zituen bera bakarrik: “Poème Symphonique”, “Fair Que Ton Reve Plus Longue Que La Nuit” (1971) eta el álbum “Earth” (1973). Vangelis toki askotara bidaiatu zuen, Londresera adibidez, eta pilo bat album konposatu zituen.

2011/05/04

ZUBIN MEHTA


ZUBIN MEHTA

Mumbain jaio zen 1936ko apirilak 29an. Bere aita, Mehli Mehta, biolinjole eta Mumbaiko Orkestra Sinfonikoaren zuzendari sortzailea izan zen.
1958an zuzendari bezala estreinatu zen Vienan. Urte hartan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketako irabazlea izan zen
Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzailea bihurtu zen.
Laster izan zen zuzendari nagusia eta 1967 arte mantendu zuen bere postua.
Hordutik, Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria, New Yorkeko Orkestra Filarmonikoko zuzendaria… izan zen.
1997 eta 1998 Zhang Yimou zine zuzendari txinatarrarekin elkarlanean aritu zen Pucciniren Turandot operako ekoizpen batean
2005etik, Sofia Erregina Arte Jauregiko zuzendari nagusia da (Lorin Maazelekin batera), Valentziako Arte eta Zientzien Hirian.
2008ko maiatzak 24an, Honoris Causa Doktore izendatu zuen Valentziako Unibertsitate Politeknikoak.

2011/03/29

10. Pedro Iturralde Cuarteto: "Les feuilles mortes" [J. Kosma]

Pedro iturralde

PEDRO ITURRALDE

Pedro Iturralde 1929. urtean jaio zen Falces, Nafarroan. Saxofoia eta pianoa jotzen ditu. Bere pasio handiena jazza da. 9 urterekin hasi zen musika ikasten. Klarinetea eta saxofoia ikasten hasi zen. 11 urterekin bere herriko bandan jotzen zuen. 1948an bere lehen gira egin zuen etxetik kanpo, adibidez: Frantzia, Turkia, Italia, Grecia eta Libanon. 1967an disko bat grabatu zuen” jazz flamenko” izenekoa, Paco de Luciarekin. 1972an Estatu Batuetara joan zen Berklee College of music Bostonen ikastera. Baita ere, Gary Burton eta All star Faculty Big band-en taldeetan jotzeko aprobetxatu zuen. Gainera, urte horietan, lehenengo saria irabazi zuen, konposizioko txapelketa baten, Like Coltrane piezarekin, Monakon. 1974an Madrileko jaialdi batean parte hartu zuen, bere taldearekin. 1978an berriro, konposizioko txapelketan, bigarren saria irabazi zuen Toy izeneko piezarekin. Baita ere ez da ahaztu behar, "El viaje a ninguna parte" pelikulako musika asmatu zuela, Fernando Fernán Gómezena.

2011/03/20

Maurice Ravel

Maurice Ravel, Cibouren jaio zen, San Juan de Luz-en ondoan hain zuzen ere. 1875 eko martxoaren zazpian. Eta Parisen hil zen 1937 ko abenduaren hogeitazortzian.

Ravel, konpositore bikaina izan zen bere garaian. Gainera, 6 urte zituela 1882 an, pianoa ere ikasi zuen hainbat irakasle famatuekin. Adib: Henri Guys, Charles René... Honek harmonia ezagutza, kontrapuntoa eta konposizioa ere irakatsi zizkion.

1889 an Pariseko kontserbatoriora joan zen, Beriot-en (pianoa) eta Pessard-en (harmonia) ren eskutik.

Urte horretan, bere lehenengo konposizioak egin zituen.
Hau da, Sérénade grotesque, pianorako 1893 an, Ballade de la reine morte d´aimer, kanturako 1894 an etab. Guzti hauek, arrakasta handia izan zituzten mundu osoan zehar.

Bere ama, euskalduna zen.

Maurice Ravel, harreman onak eduki zituen bere anaia Édouard Ravel-ekiko. Oso maitagarria zen.

1928 ko azaroaren 22 an, bolero izeneko lana estreinatu zuen Frantzian, bere herrialdean. Hau arrakasta handien izan zuen lana izan zen. Lan hau, oso ospetsua da. Bai irratian, bai telebistan, bai iragarkietan eta hainbat lekuetan.

Garuneko tumoreak jota hil zen.

2011/03/18

2011/02/06

Bedrich Smetana

Bedrich Smetana
Txekiar musikagilea eta piano jolea(Litomysl,1824-Praga,1884).
Txekiar musikaren sortzailetzat harzen da.
Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. 1848.urtean musika eskola bat sortu zuen Praga Liszt-en laguntzarekin.
Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan.
1856-1861.urteetan Göteborg-eko Elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen,eta 1866-1874.urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestako zuzendari.
1874.urtean erabat gorra gelditu zen eta kargu guztiak utzi zituen.
Smetanaren musikan herri ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu,kantu eta dantzekin. Bere opera aipagarrienak hauek dira: - -Branderburgotarrak Bohemian(1866)
-Andregai saldua(1866)
-Dalibor(1868)
-Bi alargunak(1874)
-Musua(1876)
-Sekretua(1878)
-Libuse(1881)
-Deabruaren horma(1882)
Poema sinfonikoak:
-Rikardo III(1858)
-Wallesteingo eremua(1859)
-Nire aberria(1874-1879)
Beste lan batzuk:sei poema sinfonikoko zikloa,Moldava famatuarekin;kamerako musika:harizko tresnetarako bi kuarteto,piano eta harizko
tresnetarako hirukote bat,eta bohemiar herri dantzak pianorako.



2011/01/19

Louis Amstrong

Louis Armstrong New Orleansen jaio zen 1901eko abuztuaren 4an. Familian ez zegoen beste artistarik, beraz musikarako grina hiriko kaleetan jarduten zuten taldeak entzunda piztu zitzaion. Aita laster abandonatu zituen amstrong ume bat zenean oraindik. Horren ondorioz, amak askotan utzi behar izan zuen ahizparen, osabaren edo amamaren etxean. Umeentzako erreformategi batean bizi izan zen eta bertako bandan parte hartu zuen. Bertan lehenengo korneta jotzen ikasi zuen, tronpeta moduko bat, baina geroago erreformategiko zuzendariak tresnaren bat jotzera animatu zuen eta tronpeta hautatu zuen. Erreformategitik irtetean, hainbat lanetan aritu zen, besteak beste, ikatza eta esnea saltzen.
Aldi berean, Storivilleko kabaretetan artista gisa lanean hasi eta nahiko ospetsu bihurtu zen. Bertan, Joe King Oliver korneta jotzaile handia ezagutu zuen. 1919. urtean, Louis Amstrong nahiko ezaguna zen jadanik eta Kid Ory-ko orkestrako zuzendariak kontratatuta , New Orleanseko orkestra askotan jotzeko aukera eduki zuen, baita Missisipi ibaian gora eta behera zihoazen baporezko ontzietan ere. Joe Oliver hiritik alde egin zuenean, bere lekua hartu zuen bandan, momentu hartan hiriko swing talde garrantzitsuena.1940ko hamarkadaren erdialdean, hil arte bere ibilbide profesionala zehaztu zuen pausoa eman zuen. Izan ere, bere musika-taldeari izena aldatu zion: Louis Armstrong and the All Stars. Ordutik aurrera, mundu osoan egin ziren ezagun, Afrikan, Australian eta Japonian eskainitako emanaldiei esker. Disko asko grabatu zituzten eta arrakasta izugarria lortu zuten. Smallband Sides lanarekin hasi ziren eta 1970ean amaitu zuten, What a Wonderful World diskoa argitaratuz. Armstrong-ek jotzen jarraitu zuen hil arte. Emanaldiak egiten jarraitu zuen nahiz eta gutxitu behar izana gaixotasun arazoengatik. Azkenik New york-eko Queens auzoan hil zen bere bigarren bihotzeko bat jota lo egiten zegoenean, 69 urte zituela.


Miren Basterretxea 1A

2011/01/18

VIOLIN ROCK-STAR

Modest Musorgski


Modest Musorgski

Karevo-nen (Errusian) jaio zen 1839ko maiatzaren 20an. Jaioterrian amarengandik piano eskolak jaso zituen. 1849an familiarekin San Petesburgora joan eta ikastegi militar batean sartu zen.
Antón Requerí bere irakaslea izan zen. 1857an Mili Balakirev musikaria ezagutu zuen baita Cesar Cui ere. Milizia utzi behar zuen eta konposizioan ibiltzea eskaini zioten.
Osasun krisia pasatu ondoren, bere apartamentuan bohemioak onartzen hasiko zen. Geroago, 1868 urtean, Balakirev-en klaseak emateko ardura egokitu zitzaion. Bere buruarengan konfiantza galdu eta berriro ikasten hasiko da, oraingoan Nikolai Rimski-korsakov-ekin.
1871 eta 1874 garaian sormen handiaz ibiliko da. Boris Godunov-ekin batera konposizio batean murgilduko da Erakusketa bateko koadroak bere lan ospetsua garai hartakoa da. Alkoholarekin ohitura txarrak dauzka eta horrek problema latzak ekarriko dizkio.
1881an Delirium Tremens krisi baten ondorioz, ospitale militar batean hil zen San Petesburgon, martxoaren 20an.
Berrogeita bi urte zeuzkan. Bere musika bere bizitzaren isla da eta bere bizitzako gauzarik gogokoena bihurtu zen.
Bere lan batzuk
  • Boris Godunov
  • Erakusketa bateko margolanak
  • Gaua mendi soilean mugimendu bakarreko orkestra lana. Walt Dineyen Fantasia filmean erabili zen, Schuberten Ave Mariarekin batera
  • Erizaintza
  • Eguzkirik gabe
  • Heriotzaren abestiak eta dantzak
  • Mephistopheles-en arkakusoaren abestia

2011/01/16

LOUIS AMSTRONG



LOUIS AMSTRONG


New Orleansen jaio zen 1901eko abuztuaren 4ean. Jazz musikari oso ospetsua izan zen, bai kantari, bai tonpeta jole bezala. Munduko Jazz musikari ospetsuenetariko bat izan zen, bere nortasun eta trebezia bikainari esker, baita jazza transformatu ere.
Hasieran tronpeta jotzen hasi zen, honela ospe handia lortuz, baina gero, ospe gehiago hartu zuen kantari. Bere taldearekin batera, bost kontinenteak zeharkatu zituen bertango jendearen artean ere ospe handia lortuz.
Bere familiako artista bakarra zenez, kalean entzundakoak bakarrik erakarri zion musikaren mundura. Erreformategi batean bizi izatera behartuta ikusi zuen bere burua eta bertako bandan hartu zuen parte, hasieran korneta eta gero tronpeta jotzen. Erreformategitik irten bezain laster hasi zen lanean, ikatza eta esnea saltzen besteak beste. Artista lanean, Storivilleko kabaretetan hasi zen, bertan ospea lortuz.
1919an, Kid Oryko zuzendariak kontratatu zuen eta hauekin, New Orleanseko hainbat orkestratan parte hartu zuen.
Amstrongek, hil harte jarraitu zuen jotzen eta emanaldiak egiten nahiz eta gaixotasu arazoengaitik gutxitu. New Yorkeko Queens auzoan hil zen, 69 urterekin bihotzeko bat emanda.




nola dibertitu elizan

2011/01/15

Reactable

Aupa denoi,
parkatu "intrusismo" hau, baina musika tresna bitxiekin jarraituz, hemen uzten dizuet bitxikeria hau.
2005ean asmatu zuten Bartzelonako Pompeu Favra unibertsitateko teknologia musikaleko kideek, eta egun musika elektronikoaren munduan erabiltzen da.



Gizarteko blogean "ikusten" gara!!

2011/01/12

HEMEN GAUDE BERRIRO BUELTAN

Kaixo denori: hemen gaude berriro oporretatik bueltan. Urtea alai hasteko hor daukazue bideo bitxi bat