LOUIS AMSTRONG
New Orleansen jaio zen 1901eko abuztuaren 4ean. Jazz musikari oso ospetsua izan zen, bai kantari, bai tonpeta jole bezala. Munduko Jazz musikari ospetsuenetariko bat izan zen, bere nortasun eta trebezia bikainari esker, baita jazza transformatu ere.
Hasieran tronpeta jotzen hasi zen, honela ospe handia lortuz, baina gero, ospe gehiago hartu zuen kantari. Bere taldearekin batera, bost kontinenteak zeharkatu zituen bertango jendearen artean ere ospe handia lortuz.
Bere familiako artista bakarra zenez, kalean entzundakoak bakarrik erakarri zion musikaren mundura. Erreformategi batean bizi izatera behartuta ikusi zuen bere burua eta bertako bandan hartu zuen parte, hasieran korneta eta gero tronpeta jotzen. Erreformategitik irten bezain laster hasi zen lanean, ikatza eta esnea saltzen besteak beste. Artista lanean, Storivilleko kabaretetan hasi zen, bertan ospea lortuz.
1919an, Kid Oryko zuzendariak kontratatu zuen eta hauekin, New Orleanseko hainbat orkestratan parte hartu zuen.Amstrongek, hil harte jarraitu zuen jotzen eta emanaldiak egiten nahiz eta gaixotasu arazoengaitik gutxitu. New Yorkeko Queens auzoan hil zen, 69 urterekin bihotzeko bat emanda.
No hay comentarios:
Publicar un comentario