2011/09/29

CARL ORFF

(Munich, 1895 - 1982) Carl Orff Igor Stravinski musikariak hasitako bideari jarraitu zion Konpositore alemaniarra da . 5 urterekin hasi zituen piano, organo eta biolontxelo ikasketak.
Musikaz gain bazituen bestelako zaletasunak ere; adibidez, umeentzako aldizkari batean ipuin bat idatzi zuen 1905ean . Bitxikeria da intsektu bilduma handia zuela.
Nerabezaroan, 1911. urtetik aurrera, amaren laguntzarekin bere lehen berrogeita hamar lieder-rak idatzi zituen nahiz eta armonia eta konposizioa ikasi ez.. Hala ere, laster hasi zen testu propioak sortzen eta konposizioan trebatzen, irakaslerik gabe eta musika klasikoko maisu lanak aztertuz.
Bigarren Hezkuntzako ikasketak burutu ondoren Munich-eko Tonkunst akademian lan egin zuen Beer-Walbrunn eta Zilcher-ekin.
1915. urteaz geroztik orkestra zuzendari lanetan aritu zen, lehenengo Munchner Kammerspiele antzokian eta gero Mannheim eta Darmstadt-en. Garai horretakoa da Büchner-en Leonce und Lena eszenarako konposatu zuen musika.1919an Munichera itzuli zen eta bertan konposizio ikasketak egin zituen Kaminskiren ondoan. Antzinako musikarekiko zuen interesak bultzatuta, konponketak egin zizkien Monteverdiren hainbat lani, Orpheus eta Klage der Ariadne, esaterako. Lan horiek 1925ean estreinatu zituen eta behin betiko argitalpena 1940an izan zuten.

1937an konpositore lanetan nabarmendu zen Carmina Burana izeneko kantatarekin. Lan horretan, Erdi Aroko olerki batzuk garaiko erara egokitu zituen. Era guztietako bertsoak zituen bildumak: barregarriak, tristeak, sugestiboak, ... Berak horietako hogei aukeratu zituen eta moldatu egin zituen kantatuak izateko bai bakarlarientzat bai abesbatzentzat; gainera, irudi zoragarriez eta musika tresnez apaindu zituen. Arrakasta bera izaten askotan saiatu bazen ere (Catulli Carmina, Trionfo de Afrodite bezalako lanekin) ez zuen lortu. Hainbat opera ere idatzi zituen: La luna, Antígona eta La mujer astuta. Lan dramatikoetan musika ez ezik, testu eta eszena osagaiak ere erabili zituen, horrela bere lanak munduko antzerki handiaren barruan sailkatu ahal izateko.
Bestalde , azpimarratzekoa da pedagogo lanetan sorturiko Shulwerk izeneko metodoa. Lan horretan 1924an berak eta Dorothee Güntherrek sorturiko musika, gimnasia eta dantza eskolan irakatsi zituenak jasotzen ditu. Emaitza bikainak lortu zituen umeekin metodo honi esker. 1950 eta 1960 urteen artean Munichen goi mailako konposizio klaseak eman zituen Musikhochschulen. 1961etik aurrera Salzburgoko Orff-Institutuan
Orff lau aldiz ezkondu zen baina alaba bakarra izan zuen; hala ere, apenas izen zuen harremanik berarekin.
86 urterekin hil zen Munichen. Bere bizitzak lau garai historiko garrantzitsu zeharkatu zituen: Alemaniako Inperioa, Weimarren errepublika, nazien Alemania eta Mendebaldeko Alemania . Orffek Alemaniako faszizmoarekin izan zuen harremana oso gai eztabaidatua izan zen.





No hay comentarios: