EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK
Txirula
Txistua baino motzagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Eskuarki ezpelez edo ebanoz egiten da.
Txistua
Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Haren jatorriaren lekukotasunik zaharrena Isturitzen aurkitutako hiru zuloko hezur bat da.
Panderoa
Lagungarri izan barik, esan liteke, oinarri dela panderoa, panderoaren erritmoan dela kanta eta dantza egiten. Eta hainbesteraino dahau egia, non autore zaharrek dioten trikitixa, hasieran, pandero hutsarekin kantatzen eta dantzatzen zela, eta emakumeek erabiltzen zutela.
Ttun-ttuna edo danburria
Perkutsio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke erritmoa eramateko eta txirulari laguntzeko. Gaur egun, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da. Zurezko kaxa bat da,gainean hestez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.
Alboka
Euskal Herrian sortutako haizezko musika-tresna, artzain girokoa jatorriz. Alboka jotzea oso zaila da,etengabe putz eginez jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.
Txalaparta
Antzinako euskal musika-tresna da, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta. Bi izan ohi dira txalaparta jotzaileak; horizontalki jarriak dauden ohol bi jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik behera eta makilak bertikalki hartuaz, 2 metro edo 2,5 metro inguruko luzera du oholak eta 5 zentimetro inguruko lodiera.
Danbolina
Txistuari laguntzeko bi eratako danborrak erabili izan dira usadio zaharrena: danbolina eta atabala. Danbolina danbor txiki eta itxia da,atzekaldeko larruan bordoi bakarra izaten
duena.
Atabala
Atabala zabalagoa da, bi makilekin jotzen da. Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusi izan dira soinu-tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa emanez.
Dultzaina
Dultzaina-gaitaren osagaiak: Mihi bikoitzeko pita. Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutua.
Trikitrixa
Euskal Herriko herri soinu-tresna berriena. Haize musika-tresna da,"infernuko hauzpoa"ren izena ere hartzen du. Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar munduan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagundua ere bai.
No hay comentarios:
Publicar un comentario