2013/05/26

RESURRECCIÓN MARIA AZKUE

Resurreccion María Azkue 1864. urteko Abuztua-ren 5-ean Lekeition jaio zen eta 1951. urteko Azaroaren 9-an Bilbo-n hil zen. Euskal hizkuntzalaria zen, askorentzat gure hizkuntzak eduki duen euskalaririk bikainetariko bat.
14 urterekin Bilbo-ra joan zen batxilerra ikastera, ondoren Gasteiz-era eta Salamanca-ra teologia eta folosofia ikasketak egitera, 1888 urtean apaiztu zen arte.
1904. urtean Azkue-k Bilbo utzi zuen eta Europa-n zehar 5 urtez ibili zen, lehenego Tours-en bere hiztegi hirueledunerako materialak jasotzen eta ondoren Brusela-n eta Kolonia-n musikaikasketak osatzen. 1909-an  Bilbo-ra itzuli eta katedrako eskolak emateaz gain, zenbait opera konposatu eta taularatu zituen (Ortzuri 1911-n eta Urlo 1914-an). 1920-an Institutuko euskara katedran erretiroa hartu zuen Euskaltzaindian buru belarri lan egin ahal izateko.
XX. mendearen hasieran hiru hizzkuntzatako hiztegia argitaratu zuen: "Diccionario Vasco-Español-Francés". Baita "Morfología vasca" (1923), "Diccionario de bolsillo Vasco-Español y Español-Vasco" (1918) eta Gipuzkera osotua kaleratu zituen.

No hay comentarios: