Antonio Vivaldi , Venezian 1678an jaio eta 1741 Vienan hil zen. Musikagilea eta biolin jotzailea izan zen , musika barrokoa izana zen haren estiloa. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina. Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek. Biriketako gaitz batengandik hil zen , baina hori baino aurretik gauza mordoak lortu zituen; musikagile ospetsu bat izatea , besteei musika jotzen irakastea...Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau Urtaroak" izenekoa baino ez du jende xeheak ezagutzen, baina besteak ere ez dira batere txarrak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira.
Haren izen ona eta fama Herbeheretaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdanetik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskaintzeko. Bera joan zen eskolan ere , Tommaso Albinoni , Benedetto anaiak eta Alessandro Marcellorekin batera egon zen.
Olatz Jaio