2010/10/28

Antonio Vivaldi

Antonio Vivaldi , Venezian 1678an jaio eta 1741 Vienan hil zen. Musikagilea eta biolin jotzailea izan zen , musika barrokoa izana zen haren estiloa. San Markoko dukearen biolin-jotzailea zuen aita. Etxean ikasi zuen, beraz, bere musika tresnarik gustukoena, biolina. Teologia ikasi zuen, eta 25 urterekin apaiztu zen. Ilegorria zenez, “abade kaskagorri” esaten zioten ikasleek. Biriketako gaitz batengandik hil zen , baina hori baino aurretik gauza mordoak lortu zituen; musikagile ospetsu bat izatea , besteei musika jotzen irakastea...Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira. Kontzertu haietatik, gaur egun, "Lau Urtaroak" izenekoa baino ez du jende xeheak ezagutzen, baina besteak ere ez dira batere txarrak. Ikasleentzat atonduriko lanak 600 baino gehiago dira.  ... ANTONIO VIVALDI - CONCIERTOS | http://www.guitarrapetrer.com/verNoticia/_Bi1IQ1fsmFG8-3p393lj9q...

Haren izen ona eta fama Herbeheretaraino hedatu zen bere garaian bertan. Amsterdanetik deitu zioten behin baino gehiagotan bere sorkuntzak eskaintzeko. Bera joan zen eskolan ere , Tommaso Albinoni , Benedetto anaiak eta Alessandro Marcellorekin batera egon zen.


Olatz Jaio

2010/10/27

kanon rock

hau bai artista!!!!!

Mstislav Rostropovich




Baku-n jaio zen musikarien familia batean. Moscu-ko konserbatorioan ikasi zuen 16 urtetik aurrera eta Dmitr
Shostakovich eta Serguei Prokovieu-en ikaslea izan zen graduatu aurretik.
1950-tik aurrera biolontxelista eta zuzendaria izan zen.
1951-an Stalin saria irabazi zuen eta gero Lenin saria.  Alexander Solzhenistsyn idazlea defendatu zuen publikoki
1970-an Rostropovich eta bere emazteak Sobietar Batasuna utzi zuten, lana eta kontzertuak egiteko proposatu ziotelako. Estatu Batuetan geratu ziren eta Washingtongo nazioko orkestra sinfonikoaren zuzendaria izan zen 17 urtetan.
1995-an Polar Music Prize-a jaso zuen.
1997-an Yehudi Menuhin-rekin "Premio Principe de Asturias de la Concordia" saria jaso zuen.
2004-an "Premio de la Fundación Wolf de las Artes de Jerusalen" saria jaso zuen.
Sofia erreginaren lagun maitea zen.
2007-ko apirilaren 27-an 80 urterekin hesteetako minbiziaren ondorioz, Moscu-ko hospitalean hil zen.

Laura

Antonio vivaldi

Antonio Vivaldi, 1678ko martxoaren 4an jaio zen Venezian.

Bere aita San Markoko biolin jolea izan zen, etxean ikasi zuen.

Teologia ikasi zuen eta 25 urtekin apaiztu egin zen, ile gorria zuenez bere ikasleek Abade kaskagorri deitzen zioten.

Birikiteko gaitz bat hartu zuen. Musikarako beta bat eduki zuen.

Umezurtz-etxe batean aritu zen abade, eta hango arduradunak proposatu zioten musika irakastea.

Bisitak egoten ziren egunetan, musika kontzertuak antolatzen zituen.

Amsterdanetik deitu zioten bere sorkuntza eskaintzeko.


Hemen daukazuen bere Opera batzuen izena:


-Feraspe(1739)

-Rosmira(1738)

-Doriclea(1732)

-...




Ane Fernandez

2010/10/22

Mstislav Rostropóvich

2. gaian ikusi dugun Mstislav Rostropovichen kontzertu bateko zatitxo bat entzun dezakezue. Errusian jaio zen eta orain dela 3 urte hil egin zen. Biolontxelista oso famatua izan zen.

2010/10/21

CELIA CRUZ Salsaren erregina

Celia Cruz
Gaurko egunean, 1925eko urriak 21ean eta La Habanan (Cuba) Salsaren erregina jaio zen, CELIA CRUZ. Musikako estilo askotan (salsa, guaracha, bolero eta manbo) izugarrizko arrakasta izan zuen. Urrezko 22 diska irabazi zituen.
La Reina de la Salsa, La Reina Rumba, La Guarachera de Cuba, La Guarachera de Oriente ere deitzen zuten.

2010/10/19

Hasi berriak

Kaixo denori: Hemen naukazue  Musikako Blog berri honekin. Hemen denok izango duzue aukera zuen lanak, iritziak, aportazioak eta abar idazteko. Baita ere, beste era batetako lanak jarriko ditugu: taldeko lanak, web-questak.... eta abar.  Ea zerbait interesgarria lortzen dugun . ANIMO DENORI!!!!

Begira zein gauza harrigarria ikusi dudan.

HORI BAI ARTISTA IKARAGARRIA!!