2013/06/11

                                               MURGA



 Murga genero popularra da, hainbat hirietan egiten da, normalean festak direnean adibidez karnabala...
Uruguay-en oso popularra da, baita ere Espainian, Argentinan, Colombian eta Panaman. Bertan koro batekin egiten da perkusiozko musika-tresnen laguntzarekin.
Murga hitza Espainiatik dator. Genero hori 1909. urtean sortu zen zarzuelako talde bat Uruguay-era joan zenean, hori Uruguay-ko karnabalak esan nahi du.

Hurrengo urtean karnabaletako talde bat "Murga La Ganditana que se va"deitu zuten eta bere zuzendaria Antonio Garin izan zen. Une hortatik aurrera, "murga" hitza XIX. mendeko "mascaradas"-en ordez jarri zen. Genero hori hobetzen joan zen, letran eta baita ere musikan. Elementu batzuk ere gehitu zuten adibidez bomboak, platiloak etab, hori 1915. urtean egin zen eta beste modu batera sonatzen zuen.
                                                                                                                      
Hau da Banajoz-eko "murga"









EUSKAL HERRIKO MUSIKA-TRESNAK


Txirula


Txistua baino motzagoa da, baina soinu zorrotzagoa du. Hainbat doinu jotzeko erabiltzen da; horietako batzuk dantza tradizionaletakoak eta Zuberokoak izan ohi dira jatorriz. Eskuarki ezpelez edo ebanoz egiten da.




Txistua


Euskal Herriko musika-tresnarik ezagunena eta zabalduena da. Haren jatorriaren lekukotasunik zaharrena Isturitzen aurkitutako hiru zuloko hezur  bat da.






Panderoa


Lagungarri izan barik, esan liteke, oinarri dela panderoa, panderoaren erritmoan dela kanta eta dantza egiten. Eta hainbesteraino dahau egia, non autore zaharrek dioten trikitixa, hasieran, pandero hutsarekin kantatzen eta dantzatzen zela, eta emakumeek erabiltzen zutela.





Ttun-ttuna edo danburria


Perkutsio tresna. Bera bakarrik edo beste batzuekin batera jo daiteke erritmoa eramateko eta txirulari laguntzeko. Gaur egun, Nafarroako haranetan eta Pirinioen alde bietan erabiltzen da. Zurezko kaxa bat da,gainean hestez egindako sokak dituena, eta soka horiek makiltxo batez jotzen dira.




Alboka


Euskal Herrian sortutako haizezko musika-tresna, artzain girokoa jatorriz. Alboka jotzea oso zaila da,etengabe putz eginez jo behar baita, arnasa aldi berean hartuz eta botaz.


Txalaparta


Antzinako euskal musika-tresna da, makila labur batzuez jotzen diren bi oholez osatuta. Bi izan ohi dira txalaparta jotzaileak; horizontalki jarriak dauden ohol bi jotzen dituzte bakoitzak dituen bi makilekin, goitik  behera eta makilak bertikalki hartuaz, 2 metro edo 2,5 metro inguruko luzera du oholak eta 5 zentimetro inguruko lodiera.



Danbolina


Txistuari laguntzeko bi eratako danborrak erabili izan dira usadio zaharrena: danbolina eta atabala. Danbolina danbor txiki eta itxia da,atzekaldeko larruan bordoi bakarra izaten
 duena.


Atabala


Atabala zabalagoa da, bi makilekin jotzen da. Izen batekin edo bestearekin, aspaldidanik ikusi izan dira soinu-tresna hauek txistulari eta xirularien doinuei laguntza erritmikoa emanez.





Dultzaina


Dultzaina-gaitaren osagaiak: Mihi bikoitzeko pita. Kanaberazko bi mihi metalezko tudel bati lotuak. Tudela tutuan sartzen da, mihiak eta tutua lotuz eta hauen soinu-bibrazioak tutura bideratuz. Tutua.





Trikitrixa


Euskal Herriko herri soinu-tresna berriena. Haize musika-tresna da,"infernuko hauzpoa"ren izena ere hartzen du. Akordeoi diatoniko hau XIX. mendearen bukaeran indarrez sartzen da gure herriko musikaren munduko bazter guztietan, kaletar eta baserritar munduan, txirula eta atabalarekin taldea osatuz, eta dultzaina eta panderoz lagundua ere bai.


2013/06/03

                                                  Soinu Banda 


Soinu banda film bateko soinuaren atala da. Bereziki filma girotzeko baliatzen den musika-zatiari deritzo, aurrez nahiz filmerako espreski konposaturikoa. · LO IMPOSIPLEREN  soinu banda dago.

2013/06/02

PAUL DESMOND


Paul Emil Breitenfeld (San Francisco, azaroa 25, 1924 - New York, maiatzaren 30, 1977), Paul Desmond izenekoa, jazz saxofoi jole amerikarra  zen.

Jazz zeharkakoa eta cool figura bat izan zen, balada eta melodiko inprobisazioa espezializatua da. Bere eragin nagusiak Lester Young izan zuen.

1967an laukotea desegin ondoren, Desmond hasi zen bere bakarkako ibilbidean.

Laukote horrek gai ezagunenetako Egilea, Take Five da.