2012/03/17

MUSIKA MOTAK

Hemen jartzen dizuet musika mota desberdinei buruzko poster bat. Ea gustatzen zaizuen.

2012/03/08

Pedro Iturralde


Pedro Iturralde Otxoa (Faltzes, Nafarroa Garaia 1929 -) musikari nafarra da, jazz estilokoa.
Flamenkoa eta jazza uztartzen duten lehen musikarien artean dago.
Txikitatik musikaren munduan sartuta, 9 urterekin hasi zen saxofoia jotzen. Faltzesen eta Madrilen egin zituen musika ikasketak. Izan ere, 18 urterekin Madrilen finkatu zen, ordutik munduan zehar kontzertuak eta bestelako emanaldiak eskaintzen ibili bada ere.
Jazz musikan hasi zen gaztetan eta Europako talde batzuetan jo ondoren Jazz flamenkoa izeneko moldean hasi zen 1968an eta jazz mota desberdinak landu ditu harrezkero. Horretarako, "Pedro Iturralde Quartet" talde propioa sortu zuen.
Espainiako zinemarako musika idatzi du (Ramón Comasen Nuevas Amistades, 1963; Gabriel Blancoren La Edad de Piedra, 1967, eta Cualquier mañana, 1968).
Jazz musikaren inguruko lanean jarraitzen du, eta bere laukotearekin munduko jazz jaialdi garrantzitsuenetan parte hartu du. Bakarlari gisa, bestalde, Espainiako Orkestra Nazionalarekin eta Asturiaseko Orkestrarekin, besteak beste, aritu da. Like Coltrane eta Toy konposizioei esker bi aldiz irabazi du Monakoko Nazioarteko Jazz Lehiaketa. 1992an Madrilgo Autonomia Erkidegoaren Musika saria ere eskuratu zuen.
Madrilgo Goi Erret Kontserbatorioan katedraduna da.