2011/02/23
2011/02/16
2011/02/06
Bedrich Smetana
Bedrich Smetana
Txekiar musikagilea eta piano jolea(Litomysl,1824-Praga,1884).
Txekiar musikaren sortzailetzat harzen da.Sei urte zituela eman zuen lehen piano kontzertua. 1848.urtean musika eskola bat sortu zuen Praga Liszt-en laguntzarekin.
Hungariar musikagilearen adiskidetasunak eragin handia izan zuen Smetanaren bizitzan.
1856-1861.urteetan Göteborg-eko Elkarte filarmonikoaren zuzendari izan zen,eta 1866-1874.urteetan Pragako Herri Antzokiaren orkestako zuzendari.
1874.urtean erabat gorra gelditu zen eta kargu guztiak utzi zituen.
Smetanaren musikan herri ikuspegiak tartekatzen dira bohemiar bizimodu,kantu eta dantzekin. Bere opera aipagarrienak hauek dira: - -Branderburgotarrak Bohemian(1866)
-Andregai saldua(1866)
-Dalibor(1868)
-Bi alargunak(1874)
-Musua(1876)
-Sekretua(1878)
-Libuse(1881)
-Deabruaren horma(1882)
Poema sinfonikoak:
-Rikardo III(1858)
-Wallesteingo eremua(1859)
-Nire aberria(1874-1879)
Beste lan batzuk:sei poema sinfonikoko zikloa,Moldava famatuarekin;kamerako musika:harizko tresnetarako bi kuarteto,piano eta harizko
tresnetarako hirukote bat,eta bohemiar herri dantzak pianorako.
Publicado por
Anónimo
en
22:10
0
comentarios
Enviar por correo electrónicoEscribe un blogCompartir en XCompartir con FacebookCompartir en Pinterest
Etiquetas:
1.B
Suscribirse a:
Entradas (Atom)