Zubin Mehta

1585an estreinatu zen Vienan zuzendari bezala. Urte horretan bertan, Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Lehiaketa irabazi zuen Liverpoolen, eta Liverpooleko Errege Orkestra Filarmonikoko zuzendari laguntzaile izendatua izan zen.
Zubin Mehtak, laster lortu zuen zuzendari nagusi izatea, 1960an Montrealeko Orkestra Sinfonikoko musika zuzendari izendatua izan zenean, 1967 arte mantendu zuen postua. Jarraian, honako kargu hauek izan zituen: Los Angeleseko Orkestra Filarmonikoko musika zuzendaria (1962-1978), New Yorkeko Orkestra Filarmonikokoa (1978-1991), postu horretan gehien iraun zuena izan zelarik. Israelgo Orkestra Filarmonikoak, 1969an, Zubin Mehta, musika aholkulari izendatu zuen, 1977an, musika zuzendari, eta, 1981ean, biziarteko zuzendari. Gainera, 1998tik, Municheko Bavariako Estatu Operako musika zuzendari ere izan da. Municheko Orkestra Filarmonikoak, Ohorezko Zuzendari izendatu zuen.